Dauphine Kriteriumeko lehenengo hiru etapetatik bi ihesaldian erabaki dira. Sprinterrek, beraz, aukera bakarra izan dute. Sprint horretan Arnaud Demare izan zen garailea. Beste bi etapetan Thomas De Gendt eta Koen Bouwman nagusitu ziren. Proba frantziarra aste honetan erabakiko da. Horrez gain, asteazkenean Emakumeen World Tourreko lasterketa bat hasiko da da: OVO Energy World Tourra. (Ivooxen ere entzungai)
