19. errelebo honetan Frantziara eta Suitzara begira jarri gara. Alde batetik, Dauphineko Kriteriumean gertatutakoa errepasatu dugu, eta, bestetik, Suitzako Itzuliak aste honetan dakarrenaz solastu gara, etapen ibilbideak eta faboritoen zerrenda aztertuz. Eta, horretaz landa, emakumezkoen ziklismoari ere egin diogu tartea. Izan ere, hiru asteko etenaren ostean, World Tourra bueltan izan zen iragan astean, Ovo Energy Womens Tour probarekin. (Ivooxen ere entzungai)
