Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Gure 21. saioan goitik behera aztertu dugu proba frantziarra. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara. On egin! (Ivooxen ere entzungai)
