Bi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Eta horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko probarik garrantzitsuena. (Ivooxen ere entzungai)
