24. Erreleboa| Froome, Tourreko olinpotik gertuago

C’est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain jota gaude, abstinentzia sindromearen eraginpean.

Baina ez duzue zertan larritu, gu terapia egiteko prest gaude eta! Podcast honetan Tourrak utzitakoa aztertu dugu. Onerako zein txarrerako, hainbat protagonista izan dira aurtengo edizioan, eta gure analisia izen propio horien baitan egin dugu.

Eta horrekin ez baduzue aski, beste bi mintzagai ere izan ditugu: alde batetik, La Coursen, emakumeen egutegiko probarik berritzaileenean gertatutakoa; eta, bestetik, larunbat honetan gure errepideetan jokatuko den Donostiako Klasikoa. (Ivooxen ere entzungai)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s