Zer da Erreleboka?

Honako hau txirrindularitza profesionalari buruzko gune bat duzue, edukiak podcast bidez jorratu asmo duena. Emanaldi hauetan gizonezkoen eta emakumezkoen World Tourra izango dugu hizpide nagusi, eta, horretaz landa, arreta bereziz erreparatuko diogu euskal talde eta txirrindularien ibiliari.

Bi kazetari gazte eta ziklismo zale amorratu gara astelehenero erreleboka ariko garenak: Oier Bravo eta Eñaut Agirrebengoa. Ziur gaude bideaz gozatuko dugula, eta espero dugu zuek ere beste horrenbeste egitea. Erreleboa emateko prest?

Kontakturako:

E-posta: erreleboka@gmail.com

Twitter: @erreleboka, @Oier_Bravo, @eagirrebeng